Eskolako giro atseginak segurtasuna eta ongizate pertsonala nahiz taldekoa ematen du. Horrek ikasleei curriculuma aurrera eramaten eta eskolako inguruan positiboki integratzen laguntzen die.

Gure nahia da ikasleek bakearen kulturan, parekidetasunean, errespetuan, besteei laguntzen eta elkartasunean oinarritutako hezkuntza izatea, gatazkak elkarrizketaren eta adostasunaren bidez konpontzen dituena.

Hau guztia kontuan hartuta eta eskola komunitateak hausnarketa egin ondoren elkarbizitza plana aurrera eramateko helburu orokor hauek finkatu ditu:

  • Ikasleen eskolaldia arrakastatsua izateko eskola komunitateko kide guztien ongizatea bermatzea.
  • Hezkuntza prozesuan gizarteratzeko eta herritar aktiboak izateko beharrezkoak dituzten gaitasunak eskuratzeko baliabideak eskaintzea.

 

 

 

 

 

 

hipi_iturzaeta

Hizkuntza indartzeko programaren bidez etorri berriak diren eta euskara menperatzen ez duten ikasleei zuzendua dago. Ikasle horien harrera eta inklusioa errazten da proiektu honekin, haien gaitasunak garatzen lagunduz eta ikastetxeko jardueretan parte har dezaten sustatuz.

Tutoreekin batera Banakako Interbentzio Plana egiten da, materialak prestatu eta egokitzen dira zikloko eta etapako curriculumaren ikuspegitik eta ikasleari dagokion hezkuntza errefortzua ematen zaio.

Gainerako irakasleekin koordinatzeko prozesu bat ezartzen da, Banakako Interbentzio Plana gauzatu eta haren aplikazioaren jarraipena egiteko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

noleaga

Eskola giroan euskara hizkuntza normal eta ohiko izan dadin Hezkuntza Sailak eskainitako NOLEGA programan parte hartzen dugu.

Programa honek 3 atal ditu:

1. Ahozko Adierazpena
2. Ikasgelaz Kanpoko Ekintzak (IKE)
3. Euskal Girotze Egonaldiak (EGE)

Azken urteotan guk lehenengoan hartzen dugu parte. 

idazleakIkasleen artean irakur zaletasuna sustatzea eta literaturaz gozatzea da programa honen helburua.

Euskal Idazleen Elkarteko idazleren batekin ikastetxean egiten da elkarrizketa-saioa.

Ekintza honi esker, liburua irakurri ondoren egilearekin hitz egiteko aukera dute ikasleek: zergatik eta nola idazten duen, ideiak nondik ateratzen dituen, zein izango den hurrengo liburua eta beste hamaika galdera erantzuteko beharrean aurkitzen da idazlea.

Txandaka ziklo ezberdinetako ikasleek hartzen dute parte.

 

 

 

 

 

 

 

bertsotan

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan garatzen den ekimena da.

Hamabostean behin, bertsolari bat gela hauetara etortzen da bertsolaritza lantzera. Horrela ikasleek hizkuntza gaitasuna garatzen dute bertsolaritza eta bertsolariak ezagutuz.

Azken urte hauetan Jokin Labayen izan dugu irakasle.bertsotan_iturzaeta

 

 

 

 

 

 

 

Ikasleak 4 urteko gelan hasten dira ingelesa ematen.

Helburua hizkuntza berriaren lehenengo ezagutzak eta jarrera baikorrak garatzea da.

Metodologia jolasean oinarrituta dago: ipuin bat hartuta, antzerkitxoak, abestiak eta olerkiak lantzen dira.

Astean berrogeita bost minutuko bi saio izaten dira.

 

 

 

 

 

 

bidelaguna_iturzaeta

 

Bidelaguna programa hau eskolak aniztasunari erantzuteko jardueretako bat da. Oinarrian, ikasleen gaitasunaren garapena hobetzean datza, ikasleei denbora osagarri bat eskainita, eskola-arrakasta hobetzeko helburuarekin.

Programa hau 3. zikloko ikasleei eskaintzen zaie, eskola orduetatik kanpo.

 

 

guraso_iturzaetaIkastetxeetako eragileekin egiten dira prebentzio programak: ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin.

Horretarako, Harremanak taldearen  aholkularitza izaten dugu: batetik, gurasoen formazioa hainbat gaitan Guraso Eskolaren bitartez; bestetik, irakasleekin aholkularitza bilerak.

Proiektu hau udalaren dirulaguntzarekin bideratzen da.