2019-2020

ANIMALIA ETA LANDARE ZELULAK

Azken aste hauetan Natur Zientzietako saioetan zelulak irudikatzen aritu gara buru belarri ditugu. Material anitza erabili dugu eta jangarriak ere egin ditugu.

Hauek dira gure lanak:

Iratik eta Anek azkenean aguakatea plastilinaz ordezkatu dute luzaro irauteko

Gorkak, Ekainek eta Denisek bizkotxoa hartu dute oinarritzat

Anartzek eta Julenek  puxika mintza irudikatzeko eta esponjak erabili dituzte

Brayan, Eneko eta Oier landare zelularekin

Aimarrek eta Mikelek ere lortu dute lana aurrera ateratzea

Uxuek miniaturan egin du

Tamariren eta Alissonen lanari ez zaio detailerik falta

Jatia eta Nora tope saiatu ziren zelula pareta egiten

Aitzolek eta Raulek plastilina erabili zuten

Ibaik eta Marinak txukun eta azkar amaitu zuten

 

Ekhiñek eta Argiñek ere lan txukun aegin dute

2019-2020

TXIMINOEN ERRESUMA BELODROMOAN

Edouard tximino-erregearen seme zaharrena da. Jaiotzean ahulegia zela eta, taldetik erbesteratuko dute. Hala eta guztiz ere, Ian bere lagun minaren ondoan hazi eta oso argia dela erakutsiko du: sua, ehiza, zutik ibiltzea eta maitasuna aurkituko ditu, besteak beste.

Ez dugu gehiago kontatuko; ikustea gomendatzen dizuegu. Oso aukera polita iruditu zaigu barre eginez, gizakiaren eboluzioan zehar bidaiatzeko.

Belodromotik atera eta bertan mokadu bat egin dugu

Zarautzen bazkaldu eta jolasteko tartea izan dugu itzulerako bideari heldu aurretik.

2019-2020

SURFEAN GAZTETAPEN

Ikasturtea hasi eta bigarren astean surfa izan dugu arratsaldetan. Luxua izan da herriko gazteak irakasten izatea; eguraldia ere lagun izan dugu. Primeran pasa dugu. Mila esker Guraso Elkarteari eta Manex, Jon, Alex eta Haritzi.