2018-2019

MAPA INTERAKTIBOAK

ESPAINIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOAK

https://www.educaplay.com/learning-resources/598994-espainiako_autonomia_erkidegoak.html

KOMUNITATE AUTONOMOEN HIRIBURUAK

https://mapasinteractivos.didactalia.net/eu/komunitatea/mapasflashinteractivos/baliabidea/capitales-de-ccaa-de-espaa/370e846f-9320-42b3-a18f-56f06e57b182

ESPAINIAKO PROBINTZIAK

https://mapasinteractivos.didactalia.net/eu/komunitatea/mapasflashinteractivos/baliabidea/provincias-de-espaa/108fb9ee-6654-465a-a9ed-e84be977a27a

ESPAINIAKO ERLIEBEA

https://mapasinteractivos.didactalia.net/eu/komunitatea/mapasflashinteractivos/baliabidea/relieve-de-espaa/b08c36e5-ed54-46e1-995f-354b59d8dd08

ESPAINIAKO IBAI-ISURIALDEAK

https://es.educaplay.com/recursos-educativos/4170881-espainiako_ibai_isurialdeak.html

ESPAINIAKO IBAIAK

https://mapasinteractivos.didactalia.net/eu/komunitatea/mapasflashinteractivos/baliabidea/rios-de-espaa/6b90cb5d-8084-4d44-9cc6-990fe7068e38

2018-2019

Santa Ageda

GELAN TALDETAN KOPLAK EGIN DITUGU

 

Arratsalde on entzule danoi
guztiok gatoz kantuan
Santa Ageda ospatuko deu
makila hartuz eskuan

Urtero bezala bagatoz gu
kantatzen denok batera
baserritarrez jantzita goaz
ohiturarekin aurrera

Saharakoei lagundu asmoz
diru pixkat nahi genuke
asko eskertzen dira txanponak
gure kopla hauen truke

Santa Agedan koplak kantari
atera gara gu aurten
ea ba zuek ere gu bezain
ondo  egiten dezuten

Bukaerara iritsi gara
eta agurtu beharko
ikusi eta entzutegatik
bihotzez eskerrik asko

2018-2019

BALENCIAGA, DISEINATZAILEA, JOSTUNA ETA GETAIARRA

 

Hasieran, Casa Torreseko markesak lagundu zion. Getariara etortzen zen uda pasatzera eta jantziak Cristobalen amak egiten zizkion, baina semea 12 urterekin josten ona  zela konturatu zen eta Donostiara joateko aukera eman zion ikasketak egitera.

1917. urtean ireki zuen lehenengo lantegia Donostian, duela 102 urte. Ondoren, Bartzelonan, Madrilen eta Parisen ireki zituen dendak. Bere bezeroak emakume aberatsaak izan ziren: printzesak, erreginak eta aristokratak, besteak beste.

Soinekoak banaka eta neurrira egin beharrean, katean egitera pasa zenean., Balenciagak bere lantegiak ixtea erabaki zuen. 1968. urtean itxi zituen, 50 urtez moda-munduan lanean aritu ondoren.

 

 

 

 

 

 

Gu ere silueta berriak sortzen aritu gara

Emakumeari erosotasuna ematea zen bere helburua.  Egunean zehar janzteko arropa erosoa eta gauerako dotorea diseinatzen zuen, oihal desberdinak erabiliz

 

 

 

Bukaeran gu ere goi-joskintzan aritu gara buru belarri. Gustatzen?

 

 

2018-2019

Urtarrilak 9 EÑAUT ELORRIETA

 

 

Oporrak ondoren, asteazkenean, Eñaut Elorrietaren bisita izan genuen gelan. Euskarazko musikaren transmisioaz eta sustapenaz aritu zitzaigun 5. eta 6. mailako ikasleei. Euskal musikaren  historiaren berri eman zigun, 60. hamarkadaren aurretik hasi eta gaur arte. Hamarkada bakoitzeko azalpen historikoak eta abestiak. Ez Dok Amairu, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Itoiz, Oskorri, Ken Zazpi,  Gatibu, Huntza, eta beste asko aipatu zizkigun.

Gitarra koloretsua lagun, zuzeneko abestiez gozatzeko aukera ere izan genuen: Eperra, Txoria Txori, Lau teilatu, Xalbadorren heriotza…

Irati eta Ekhiñe ere Eñautekin aritu dira.

Ederra izan da Eñaut!!!

2018-2019

GEHITUkoen tailerra. Azaroak 22

Hainbat hitzen esanahia argitu ziguten: homosexuala, heterosexuala, lesbiana, gaya, transexuala

Buruari ere eragin genion: zer da gaixotasuna? Zer da neska edo mutil izatea? Nola erabakitzen da neska ala mutila den? Zernolako harreman desberdinak sor daitezke pertsonen artean?

Jaioterriagatik, kulturagatik, adinagatik, gustuengatik, erlijioagatik… desberdinak garela ikusi genuen eta euskaraz badugula aberastasun hori adierazteko hitza:

ANIZTASUNA