2019-2020

ARRANTZA GIROA ESKOLAN

Goiz interesgarria izan dugu gaur!

Hasteko, Oihanen eta Maiaren familiatik etorri zaizkigu amona Maritxu eta aita/osaba Gaizka.

Amona sare konpontzailea izan da eta aita San Prudentzio baporeko patroia da.

 

Sareak, orratzak, amuak, otarra …. ekarri dituzte eta nahiko kontu kontatu dizkigute; oraingoak eta lehengo garaietakoak, gauzak dexente aldatu dira eta…

Oso gustura egon gara eta asko ikasi dugu!

 

Gero berriz, goiza bukatzeko, Nahiaren aita, Antonio, eta aitona, Jose Angel etorri dira. Gaiaren inguruan gazteleraz hitz egiteko aukera izan dugu. 

Aita moilan ibiltzen da lanean, arrain eroslea da… eta Oihanen aitari erosten dio!  Itsasora deitzen omen dio zermoduzko arrantza egin duten jakiteko…

Aitona berriz, txalupa-mutil hasi zen Santoñatik Getariara etorri zenean eta 48 urte egin ditu itsasoan lanean!!!   Herriko arrantzale eta patroi guztiak ondo ezagutzen ditu: gure aitonak, aitak, amonak…aipatu dizkigu eta guztiak bere lanean “oso onak!”zirela dio. 

Gauza interesgarri asko kontatu digute. Eta guk ere bai beraiei!

Goiz ederra pasa dugu, guk dakigunarekin parte hartuz eta zuekin, Maritxu, Gaizka, Jose Angel eta Antonio, gauza berriak ikasiz.

Eskerrik asko lauroi

eta hurrena arte !!!

2019-2020

PROIEKTUAK MARTXAN

ARAUTEGIA

Taldean elkarbizitzeko arauak beharrezkoak ote diren hausnartu dugu.

Leku eta egoera desberdinak aukeratu ditugu – pistina, kale eta errepideak, liburutegia, hondartza, kirolak, jolasak, zinema eta abar- eta banan bana dauden arauak ikusi, zergatik behar diren , horiek gabe zer gertatuko litzatekeen… aztertu dugu.

Azkenik, eskolan eta gelan zentratu eta denon artean gelarako bost arau zehaztu ditugu.

Orain betetzeaz gogoratu behar!

Beraz, gure lehen proiektu hau ez da bukatu, ikasturte osoan izango dugu kontuan.

 

GETARIA, HERRI ARRANTZALEA. ARRAINAK.

Aste honetan hasi gara bigarren proiektuarekin, eta gogoz hartu dugu!

Ikusten dugu gure etxe eta familietan arrantzari lotutako jende ugari daukagula: arrantzale, patroi, moilako langile, sare konpontzaile, antxo langile…. A ze suertea! Zuen laguntzarekin dakiguna baino gehiago ikas dezakegu.

Arrainei buruz ere asko jakingo duzue, ezta?

Animatu ba!

Egin proposamenak: zuek eskolara etorri, gu zuengana hurbildu…

2018-2019

2.MAILAKO SUKALDARIAK

Kaixo!!!!!

Azken asteetan, gelan, errezetak landu ditugu eta gelan horietako batzuk egin ditugu.

Horretan geundela, gelara gonbidapen bat iritsi zitzaigun. Gelako baten gurasoak (Urtzi eta Oihane) gelara etorri ziren eta beraien tabernara joateko aukera eman ziguten errezeta batzuk prestatzera.

Azken astean hara joan ginen eta hiru errezeta desberdin prestatu genituen: gailetak, batidoa eta izozkia. Goxo-goxoa zegoen dena.

PRIMERAN PASA GENUEN!!!!

MILA ESKER

2018-2019

ZIRKUA PRESTATZEN

Atzo, gure gelan, guraso baten bisita izan genuen, Ander. Izan ere, zirku bat prestatzen ari gara eta berak materiala duenez, eta ekintza desberdinak egiten dakienez, gurekin partekatzera etorri zen.

Materiala ikusi genuen (batzuk ezagutzen ez genituenak), horiekin jolastu eta gure zirkurako ideak hartu ere bai. Anderrek ekarritako materiala nola erabiltzen zen azaldu zigun eta guk hobeto ikusteko, erakustaldiak egin zizkigun. Zoragarria izan zen hori ikustea.

Primeran pasatu genuen, hona hemen argazki batzuk.

ANDER, MILA ESKER GUREKIN DAKIZUNA PARTEKATZEAGATIK!