2018-2019

Azkeneko bisitak lanbideen inguruan

Hemen gaude gurasoen lanbideen inguruko azken berriak emateko.

Edito, zaharren egoitzeko zaintzaile langilea, egon zen gurekin eta bere eguneroko lanaren inguruan argibide batzuk eman zizkigun.

Oso gustora aritu ginen berriketan berarekin.

Esperientzia polita.

 

Xabier eta Jaione ere gurekin izan ziren.

Xabier inportazio eta exportazio enpresa batean egiten du lan. Bere lanaren inguruko xehetasunak azaldu zizkigun eta praktikan ipini genituen berak erakutsitako hainbat gauza.

Pentsa ezazue zenbat ikasi genuen… Angolarako pakete batzuk prestatu genituen eta… Xabierrek ekarritako materialekin eta garraiolari zerbitzu bidez bidali genituen gure paketeak.

 


Jaionekin ere oso gustura aritu ginen solasaldian. Bera harakin bezala egiten du lan merkatal zentro handi batean.

Gauza asko kontatu zizkigun txahal haragiaren inguruan. Guk gure aldetik ere galdera asko egin genizkion eta oso gustura egon ginen elkarrizketa luzean.

Solasalditxo hauekin amaitzeko Iker etorri zaigu bere lanbidea azaltzera, mantenu teknikari bezala egiten du lan Getariako kirol portuan.

Xehetasun guztiak azaldu dizkigu eta aho zabal ehon gara bere azlapenak entzuten. Hitz berriak ikasi ditugu, eta haien artean pantalana gelditu zaigu burmuinean…eskerrik asko Iker!!!

Sailkatu gabea

BERRIZ ERE DENOK SUKALDARI!

DENOK SUKALDARI, BAI, BAINA ORAINGOAN PROFESIONAL BATEKIN: ENRIQUE SUKALDARIAREKIN. 

BERE LANBIDEAREN BERRI EMATERA ETORRI ZITZAIGUN PAULAREN AITA ETA SAIO PRAKTIKOA ESKEINI ZIGUN: MARRUBI TARTA EDO PASTELTXOA EGITEN IKASI GENUEN.
DENOK EGIN GENUEN GURE PASTELTXOA…
EZ AL DUTE ITXURA EDERRA?
MMMMMM!!! IZUGARRI ONAK ZEUDEN, BAI!
SAIO INTERESGARRIA ETA DIBERTIGARRIA IZAN ZEN.
BI PROIEKTUETAKO GAIAK LOTU GENITUEN GAINERA: LANBIDEAK ETA ELIKADURA.
ESKERRIK ASKO, ENRIQUE!!!
2018-2019

LANBIDEAK

DAKIZUEN BEZALA, LANBIDEAK LANTZEN ARI GARA AZKEN PROIEKTUAN…

 

 


BIXITA INTERESGARRIAK IZAN DITUGU ESKOLAN: HAINBAT GURASO ETORRI ZAIZKIGU, HAIEN LANBIDEEN BERRI EMATERA.
JULIAN, AEROSORGAILUEN DISEINATZAILEA…





JOSUK ORDENAGAILUEKIN LAN EGITEA ZER DEN KONTATU ZIGUN
IRAIAK BERRIZ, BIBOLINA JO ZIGUN GOZO GOZO ETA ORKESTRAKO MUSIKARIEN LANA NOLAKOA DEN AZALDU…
BAITA ZUZENDARI LANAK EGIN ERE! DENOK ORKESTRATXOA OSATU GENUEN. ETA GEU ERE IBILI GINEN ZUZENDARI IZATEA ZER DEN PROBATZEN.

ESKERRIK ASKO DENEI!

ORAINDIK ERE ETORRIKO DIRA BESTE GURASO BATZUEK.
HURRENGORA ARTE!
Sailkatu gabea

ERREZETA OSASUNTSUAK

ERREZETAK IDAZTEN LAN ASKO EGIN DUGU ASTE HONETAN.

BAT ETXERA ERAMATEKO IDATZI DUGU,  GURASOEKIN SUKALDEAN EGITEKO, NAHI BADUGU.

BESTE BAT GELAN EGITEKO:

PLATANOZKO BATIDOA PRESTATU DUGU GAUR GELAN. HAINBESTE IDAZKETA LAN EGIN ONDORENGO SARIA. 

A ZE SALTSA!!

 

 

 

DEN DENEI EZ ZAIE GUSTATU, BAINA BATZUK OSO GUSTURA HARTU DUGU HAMAIKETAKOA. TXIN TXIN!!!       

                                                                                  EA ETXEAN ERE ZEIN ANIMATZEN DEN  ZERBAIT PRESTATZERA… IDATZI DUGUN ERREZETA IZAN DAITEKE, BAINA GURASOEK DAKITEN BESTE EDOZEIN EGIN EZKERO, PRIMERAN. SENEGAL, MEXIKO, ERRUMANIA …BADITUGU AUKERAK!                                                      EGINDAKO PLATEREN ARGAZKIAK BIDALTZEN BADITUZUE HEMEN JARRIKO DITUGU.  ANIMO!!!              

Sailkatu gabea

LETXUGA ENTSALADA

BARATZETIK EKARRITAKO LETXUGAREKIN ENTSALADA GOXO BAT PRESTATU GENUEN GELAN, AZEITUNADUNA.

PRESTATU…

ETA JAN!!!

 

AIZUE, ENTSALADA GUSTATZEN EZ ZITZAIENEK ERE IZUGARRI GUSTURA JAN ZUTEN!!!                                      ETXEAN ERE SUKALDATZEN HASI BEHAR AGIAN…GUK PRESTATUTAKOA GEHIAGO GUSTATZEN ZAIGULA DIRUDI ETA.

MMMM!!!! EDERRA ZEGOEN!!!                                                                                                                    ORAIN GURE ERREZETA IDAZTEN ARI GARA.                                           PRESTATUKO DITUGU JANARI OSASUNTSU GEHIAGO ETA ERREZETAK IDATZI ERE BAI, GERO ETXEAN ERE EGITEKO, HORIETAKO BAT .

2018-2019

USOTEGIKO BARATZA

BERRIZ ERE IZAN GARA USOTEGIN, ETA BETI BEZAIN ONDO IBILI GARA.

ORAINGOAN BARATZAKO KONTUAK KONTATU DIZKIGU AITZPEAK…

IKUSI DITUGU GARAI HONETAKO BARAZKIAK: AZA, PORRUA, AZALOREA, TIPULA…PERREXILA ERE BAI.

 

LETXUGAK BERRIZ UDA ALDERA EGOTEN DIRA KANPOAN, BAINA NEGU GARAIAN BABESA BEHAR DUTE ETA NEGUTEGI BARRUAN DITUZTE PILO BAT.

 

ONDOREN ARDIAK ETA ARKUMEAK IKUSTERA JOAN GINEN, ORAIN ARI DIRA JAIOTZEN ETA TITIA HARTZEN ETA…

 

ESKERRIKASKO, FAMILIA!!!

2018-2019

ELIKAGAIEN PIRAMIDEA

TALDEKA ELIKAGAIEN PIRAMIDEAK EGIN DITUGU, JANARI MOTA DESBERDINEI BURUZ IKASI DUGUNAREKIN.

 

ALDE ZABALENEAN, BEHEAN, EGUNERO EDO SARRI JATEA KOMENI DIRENAK JARRI DITUGU.

ESTUENEAN BERRIZ, HAN GOIKO PUNTAN , GUTXI JAN BEHAR DITUGUNAK, EZ DIRELAKO OSO OSASUNTSUAK, NAHIZ ETA GURE OSO GUSTOKOAK IZAN!

TARTEAN DAUDENAK ERE BEHARREZKOAK DIRA. DENETIK JAN BEHAR DUGU, BAINA NEURRI DESBERDINEAN…

ETA IKUSIKO DUZUENEZ, JANARITIK APARTE JARRI DUGU BESTE ZERBAIT HOR BEHEKO ALDEAN: BAI, URA EDATEA ETA KIROLA EGITEA OSO GARRANTZITSUA ETA BEHARREZKOA DA GURE GORPUTZARENTZAT!

GAIAREKIN SEGIZ, GARAI BAKOITZEKO BARAZKIAK, ARRAINAK ETA ABAR ZEIN DIREN IKUSTEN ARI GARA. ETA BIHAR BARATZARI BURUZ GEHIAGO IKASTEKO USOTEGIRA JOANGO GARA BERRIZ.

 ARKUMEAK ERE IKUSIKO DITUGU, JAIOTZEN ETA TITIA HARTZEN ARI DIRA GARAI HONTAN ETA. AURREKO BIXITAN ORAINDIK JAIO GABE ZEUDEN…

EA EGURALDI ONA EGITEN DIGUN!

Sailkatu gabea

GURE GUSTUKO PLATERAK

ELIKADURA OSASUNTSUA LANTZEN ARI GARA, BAI, ETA HASTEKO GURE GUSTUKO PLATERAK AUKERATU ETA EGIN DITUGU: ESPAGETIAK, ARRAUTZA PATATEKIN, TXULETA, KROKETAK,… HARA ZE ITXURA DUTEN…

       

GUSTURA IBILI GARA ESKULANAK EGINAZ…

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ITXURA ONA AL DUTE?

BUENO, BAINA KONTURATUKO ZINETEN EZ DIRELA JATEKOAK, EZTA? HURRENGO BATEAN EGINGO DITUKO BENETAKOAK. 

ORAIN IKASTEN ARI GARA ZEIN DIREN OSASUNTSUENAK, ZEIN EZ DIREN HAIN OSASUNTSUAK…OSO GUSTUKO DITUGUN JANARI BATZUK, TXUTXEAK ADIBIDEZ, EZ DIRA BATERE ONAK GURE OSASUNERAKO, ETA HORREGATIK EZ DA KOMENI ASKOTAN JATEA. ZE PENA!

HORI DENA ELIKAGAIEN PIRAMIDEETAN AZALDU DUGU.