2019-2020

Proiektoa martxan jartzera goaz!

Hemen gara berriro!

Guk egunero ikusten duguna leihotik hauxe da. Kuriosidadea piztu eta galderak sortu zaizkigu honen inguruan:

– zertarako da tubo beltz hori eta zer dago horren barruan?

– nola egingo dute etxea? eta zenbat denboran? ze material behar da? nork egingo du?

– kolakin pegatzen dituzte paretak?

– zergatik ez da tetxoa erortzen?

– tubotik ura nola igotzen da goiko pisura? eta ura nondik dator, itsasotik, menditik?

– nolako etxe motak daude?

– …

Zuen laguntza behar dugu galdera hauei denei erantzuteko! Eta ikusiko duzue denon artean zenbat ikasiko dugun!

Eskerrik asko, eta hurrenarte!

2018-2019

KIROLAK proiektua

Proiektu berria aukeratzeko orduan, futbolari buruzko proposamenak irten ziren. Denon artean hitz egin ondoren, gaia zabaltzea eta kirolei buruzko proiektua lantzea erabaki genuen.

Hasiera batean, ikasleek etxetik ekarritako liburu, aldizkari eta argazkiak ikusten eta irakurtzen ibili ginen.

 

Soinketako irakaslea, Carlos, gonbidatu genuen. Elkarrizketa interesgarri baten ondoren, ariketa batzuk egin genituen eta talde lanaren garrantziaz ohartu ginen. 

Hormirudi eta liburuak utzi zizkigun gelan.

Naturan praktikatzen diren kirolei buruz jardun genuen eta hormirudi bat sortu genuen.

Hormirudiko irudiak liburuan itsatsi genituen.

HERRI KIROLEI  buruz ere jardun genuen. Gure kulturaren arlo garrantzitsu bat izanda, saiatu ginen hauei buruzko datuak lortzen. Bai interneten bidez eta bai Julenek, Laiak eta Junek ekarritako informazioei esker, asko ikasi genuen harri-jasotzaile, aizkolari, arraunlari… eta beste zenbaiti buruz.

 BAKARKAKO KIROLAK aztertu genituenean, beraien inguruan praktikatzen direnak aipatzen zituzten: judo (Getariako kiroldegian egiten dute), ping-pong (eskolako atarian dago mahai bat), irristaketa (ikasle batzuk ikastaroa egiten ari dira), pilota…

 TALDE KIROLAK lantzerakoan, bereziki hiru aztertu genituen, hurbilenak egiten bait zaizkigu. Hauek dira: futbola, esku-baloia eta saski-baloia. Hauei buruz ikasi ditugun hainbat datu izan dira : nolakoa den zelaia, baloia, zenbat jokalari egoten diren, hauen ekipazioa, zenbat denbora irauten duten partiduak…

Hemen saski-baloiko informazioa:

 

BISITAK.

Proiektua lantzen ari ginenean, bisita asko izan genituen gelan.          Begira zenbat!!!

Ganixek, Julenen anaiak, futbola praktikatzen du; Manexek pilota eta Liherrek surfa. Hemen gure gelan izan zireneko argazkia :

Josuk, Laia Zubillagaren aitak, mendizaletasuna adierazi zigun eta erabiltzen duen materiala ekarri zigun: botak, pioletak, krapoiak…Saio polita izan zen!

Andereño Miren pilotaria da. Deban bizi da eta kontatu zigun 22 emakume pilotari bikote daudela han. Pilotaz aparte, surfa, korrika, mendian ibiltzen da… kirolari bikaina!!!

 

 

 

 

 

 

Arturo, Unai Vargasen aitak, beisboleko informazioa ekarri zigun; bera Nicaraguan jaio zen eta txikitan kirol hau praktikatzen zuen. Hemen beisbola ez da oso ezaguna eta gustura egon ginen bere azalpenak entzuten.

Garazi, lau urteko gelako andereñoa, gure gelara etorri zen eta igeriketari buruz aritu zitzaigun. Kirol hau praktikatzea atsegin du eta domina piloa ekarri zituen, parte hartu duen trabesia bakoitzean jasotakoak. Argazkia ateratzeko,  bakoitzari domina bana utzi zigun.

Hainbat urtez Zarauzko igerilekuan lanean ibili ondoren, haur asko ezagutu ditu bertan Garazik eta hoietako bat Laia Zubillaga da. Hemen bikotea!!!

 

Igor, Haritzen aita, gelara etorri zenean, pixka bat harrituta gelditu ginen ekarri zituen tresnekin. Neoprenoa ikusi genuenean surfa egiteko izango zela pentsatu genuen baina berak esan zigun hura urpekaritzako ekipazioa zela. Azalpen argiak eman zizkigun eta asko ikasi genuen .

Ur azpian ezin degunez hitz egin, Igorrek hainbat keinu erakutsi zizkigun, adibidez OK, ondo. Hauxe da:

Omar, Unai Ulaciaren aita, txirrindularitzaren azalpenak ematera etorri zitzaigun. Berak egiten dituen irteerei buruz , ekipazioari buruz … hitz egin zigun. Gustura egon ginen berarekin.

Bisitaldiekin bukatzeko, Ainhoaren  aitaren bisita aipatu behar dugu. Mikel Troitiño da bere izena baina Eolo deitzeko eskatu zigun. Baina nor zen Eolo? Interneten bilatu ondoren,  haizearen Jainkoa zela aurkitu genuen eta ipuin bat egin genuen bere istorioarekin.

Mikelek erakutsi zigun bere liburua : ” Olatuek ekarri dutena. Zarauzko surfaren istorio bat” eta taularen gainean jartzea proposatu zigun. Soka bat mugituz, haizea sortzen saiatu ginen eta bitartean Mikelek taula patinetearen gainean jarri zuen eta nahi zutenek saiatu ziren taularen gainean jartzen kokagune egokian eta oreka mantentzen. Oso dibertigarria izan zen eta asko disfrutatu genuen.

Ikusi duzuen modura, asko ikasi dugu eta oso ondo pasa dugu proiektu hau lantzerakoan. Liburua amaitu dugu eta prest dago etxez-etxe gure familiekin konpartitzeko.

Eta bukatzeko….

MILA ESKER GURE GELATIK PASA ZARETEN GUZTIOI!!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2018-2019

MUNDUAN ZEHAR BIDAIATZEN / MUNDUKO ANIMALIAK

Erleen proiektuaren bukaeran, Liztor Asiatikoarekin aritu ginen. Liztorren kabi bat ere ekarri ziguten Lasaldetik.

Zergaitik deitzen da Asiatikoa? Non aurkitzen da Asia? Non begiratu dezakegu?

Hurrengo egunetan, etxetik ekarritako mapa desberdinak bildu genituen gelan. Haur batek, mapen / munduaren proiektua egin genezakeela aipatu zuen. Ez zen ideia txarra!!!!

1go hiruhilabetea bukatzen geundenez, oporretatik bueltan, horren inguruan hitz egin eta erabakia hartuko genuen.

2. hiruhilabetean, gelakide bat Argentinara joatekotan zen, beraz, aukera ezin hobea berriro mapak gurera ekartzeko. 

Gaiaren inguruan aurre-ezagutzak eta jakin nahi genuena idazterakoan … a ze sorpresa. Big-Bang a, planetak, animaliak …. ere aipatu ziren. Auskalo nondik nora joko zuen  proiektua!

Hau izan da proiektuan jarraitu dugun bidea.

Etxetik ekarritako materiala.

Gure munduko mapa egin genuen eta kontinenteak, Eukal Herria, Getaria, ozeanoak eta Kantauri itsasoa kokatu genituen.

Baina hau izan zen arrakasta gehien izan zuen liburua.

 

Haur bakoitzak bi animalia aukeratu eta hauen marrazkiak egin zituen.

Aukeratutako animali hoiek zein kontinentetan aurki daitezkeen jakiteko, informatika gelara joan ginen informazio bila.

Animaliak gure mapan kokatu genituen.

Lan hau egiten dugun bitartean, galdera eta zalantza asko sortu ziren animali bakoitzaren ezaugarriei, elikadurari, ugalketari … buruz. 

Animali bakoitzaren fitxa bat egitea erabaki genuen, gure animalien liburuxka egiteko.

1go, animalien sailkapena eta talde desberdinen ezaugarriak landu genituen.

Talde txikitan lanean.

Ondoren, gure animalien fitxak osatu genituen ikasitakoarekin.

Etxetik ekarritako puzzleak osatzen ere aritu ginen.

“Munduko haurrak” memori jolas berriarekin ere.

BISITAK ETA SORPRESAK ERE IZAN DITUGU.

Manex-en osaba Iñakik, munduan zehar bidaiatzen bisitako abenturak kontatu zizkigun. Hori bai, guk prestatutako galdera sortari ere erantzuna eman zien.

Erik-ek, bere antzarraren arrautza bat ekarri zuen eta tortila egin genuen. Antzarrak obiparoak dira!!

Ikusi Aitzeberrek ekarritakoak!

 

Animalien asmakizunak ere ikasi ditugu. Entzun, entzun!

Ezetz asmatu!

Aukeratutako animali batzuen tamaina neurtzen metroarekin, gure gorpuzarekin, oinekin …

Etxetik ekarritako material guztia kontinenteetan sailkatu genuen.

Erin, Argentinara joateko pasaportea egin behar izan zuen bezala, guk ere gurea egin genuen eta bisitatu nahi ditugun herrialdeak aukeratu genituen.