2018-2019

Liburuaren astea

Lehengo astean ospatu zen Haur eta Gazte liburuen Nazioarteko eguna. Hori dela eta, bisita ugari izan ditugu gurean: gurasoak, LH-eko ikasleak,  Mari ipuin kontalaria… Guk ere 3 urtekoen gelan ipuin kontalari moduan aritzeko aukera izan dugu!

Ederra da norbaitek ipuinak kontatzea, eta horretarako aukera izan dugu bi aste hauetan zehar. Mila esker gerturatu zareten guztioi! Eta gerturatu ez zaretenok aukera duzue oporren bueltan egiteko, gure ateak zabalik dituzue!

Hemen uzten dizkizuegu argazkitxo batzuk nola ibili garen ideia bat egiteko.

Nahi duzuen arte!!

 

 

 

2018-2019

Ekoguneko irteera

Kaixo familiok!

Astebete pasata, hemen uzten dizkizuegu gure egun pasaren nondik norakoak!

Ikusten duzuenez, Angel eta Naroarekin elkartu ginen erein daitezkeen haziei buruz hitz egiteko.

Hazien modura hazi ginen gu ere!

Gero, artoa aletu genuen, ondoren xehetzeko.

Eta zertarako? Bada, abeletxean sartu eta oiloei jaten emateko! Ikusi nolako arrautzak jartzen dituzten! 

Hamaiketakoa egitera joan nahi baina, antzarrek haien arrautzak babesteko, bidea oztopatu ziguten! Beste bidetik itzuli ginen beraz, eta tripa beteta, haur parkera egin genuen salto: a ze espazioa jolasean murgiltzeko!

Bazkal ostean bertako baratzetatik zehar ibili ginen. Ba al zenekiten baratza ona izan dadin bertan animaliak bizitzea dela egokiena? Hortxe haien hotela! Usaindu eta gastatzen ibili ginen baita ere, Angeli jarraituz beti ere! 

Autobusaren zain argazki bat ateratzearekin bukatu genuen Ekoguneko bisita. Berriz itzultzeko gogoz geratu ginen, primeran pasa baikenuen! 

2018-2019

WHEELS ON THE BUS

Hemen duzue gelan abesten dugun beste kanta bat. Izugarri gustatzen zaigu gure gelako autobusa osatu eta kantari joatea eskolara. Zuek ere animatu!! Igo autobusera familiako kide guztiak eta jarraitu gidariari!!!

2018-2019

Kalabazaren proiektua

Kaixo!!

Gure proiektuaren berri eman nahi dizuegu lerro hauen bidez. Ikusi, ikusi Kalabazarekin zenbat gauza egin daitezkeen!

   

 

 

 

 

 

Ikusten duzuen bezala, kalabaza mota ezberdinak iritsi dira gure gelara (denak baratzetik noski, ez zuhaitzetik hasieran pentsatzen zuten bezala!).

Moztu eta hustu egin ditugu batzuk, ateratako pipak lehortu ditugu ereiteko eta baita prijituta / danbolinean erreta jateko ere! Pisua eta neurriarekin jolasean aritzeko aukera ere eman digu eta kalabazaz egindako musika instrumentuak ikusteaz gain, martxan jarri dugu gure maraka propioa ere! Honez gain, parkeko baratza txikian eta Askizuko baserriko baratzan kalabazak ikusi ditugu. Festa bat ospatzeko aukera ere izan dugu, Arimen gaua! Garai bateko Euskal Herriko ohiturak oinarri hartuta, Balbinok kontatu zigun bezala, hustutako kalabazei kandela bat jarri eta gu kareta atzean ezkutatuta ezusteko beldurgarria eman genien 5 urtekoei! Kalabazaz egindako bizkotxoa eta kalabaza pipadun ogia janez amaitu genuen denok batera.

Itxura ederra baietz? Guk iada bi aldiz dastatu dugu kalabaza bizkotxoa, laister iritsiko da zuen txanda! Goxatu!