2019-2020

SUHILTZAILEAK!

Kaixo familia!

Dakizuen moduan “Suhiltzaileak” proiektuari hasiera eman diogu. Pasilloan aurkitzen den kutxa gorriak buruhausteak ekarri dizkigu: Zer da?, Zer dauka?, Zertarako? Norena da? Nola erabiltzen da…. argi dugu sua itzaltzeko dela baina beste hamaika galdera ditugu erantzuteko. Guztia argitzen lagunduko digutenak suhiltzaileak direla pentsatu dugu eta beraz horri eutsi eta “Suhiltzaileak” proiektuarekin jolasteko prest gaude.