2018-2019 · Jaiak

Mari Domingi eta Olentzero Eskolan

Opor aurreko azken egunean Mari Domingiren eta Olentzeroren bisita jaso dugu Eskolan. Aurreko egunetan abestiak ikasten ibili gara, eta hainbeste entzun dugu Olentzero eta Mari Domingi etortzekoak zirela, gure lagunak direla… azkenean beldurtu ere ez gara egin! Goizean prestatu ditugun marrazkiak oparitu dizkiegu guk eta beraiek paxientzi goxo-goxoak eman dizkigute. Argazkia ere atera dugu. Hemen daukazue!

 

Gero, atarian, gurasoek prestatutako txistorra eta ogia jan ditugu. Ummmm! Gaur bazkaldu gabe ere ondo!

 

                          Ondo pasa oporrak eta URTE BERRI ON!!!!

 

 

 

2018-2019

Haur Eskolara bisitan

Gaur Katxapo Haur Eskolara joan gara gelan ikasi ditugun Gabonetako abestiak kantatzera. Gutako asko bertan ibilitakoak gara eta pozik abiatu gara, Sahatsagan behera sokari helduta; eskerrak amatxo batzuk laguntzera etorri zaizkigun! Eskola urruti laga eta kiroldegi paretik heldu gara Haur Eskolara. Han zain genituen hezitzaileak, Josune, Agurtzane, Iker… baita umeak ere, eta zein txikiak! Andonitxo, Gaur ez da gaua eta Olentzero kantatu dizkiegu.  Eskerrak emateko gailetak oparitu dizkigute eta haiek jatera Eskola aurreko parkera joan gara. Ederki ibili gara jolasean. Hurrengoan berriz!!!!