Haur Hezkuntza borondatezkoa da eta sei ikasturteko iraupena du. Sei urte horiek bi ziklotan daude banatuta: lehen zikloa, zero eta hiru urte bitartekoa; eta, bigarrena, hiru eta sei urte bitartekoa.

Gure ikastetxean 2-6 urte bitarteko haurrak hartzen ditugu.

XEDEA

Etaparen helburua haurraren garapen fisiko, intelektual, efektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea da.

 

KONPETENTZIAK

Hezkuntzako oinarrizko zehar konpetentziak hauek dira:

1. Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.
2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
3. Elkarbizitzarako konpetentzia.
4. Elkarrekin bizitzen ikastea.
5. Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpententzia.
6. Izaten ikasteko konpetentzia.

ESPARRUAK

Haur Hezkuntzako hezkuntza-edukiak honako esperientzia-eremu hauen arabera antolatzen dira:

1. Norberaren nortasunaren eta ingurune fisiko eta sozialaren eraikuntzaren eremua.
2. Norberaren nortasunaren eta komunikazio eta irudikapenaren eraikuntzaren eremua.

 

Haur Hezkuntzaren bigarren zikloan, irakurketarako eta idazketarako lehen hurbilketa sustatzen da, baita ere oinarrizko zenbaki-trebetasunak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta irudi- nahiz musika-espresioak goiz ikasten hasteko esperientziak.

Era berean, 4 urtetik aurrera, atzerriko hizkuntzarako (ingelesa) lehen hurbilketa sustatzen da.

Lehen Hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da sei urtetik hamabira bitarteko ikasleentzat. Bi urteko hiru ziklotan dago egituratuta.

XEDEA

Etaparen helburu nagusia ume guztiei hezkuntza bera eskaintzea da.

 

KONPETENTZIAK

Oinarrizko zehar-konpetentziak:

a) Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.
b) Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
c) Elkarbizitzarako konpetentzia.
d) Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia.
e) Izaten ikasteko konpetentzia.

Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak:

 

  1. Hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentzia.
  2. Matematikarako konpetentzia.
  3. Zientziarako konpetentzia.
  4. Teknologiarako konpetentzia.
  5. Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.
  6. Arterako konpetentzia.
  7. Konpetentzia motorra.

 

ARLOAK

Jakintza – arlo hauek landuko dira:

  • Natur zientzia.
  • Gizarte zientzia.
  • Arte Hezkuntza
  • Gorputz Hezkuntza
  • Gaztelania eta Literatura
  • Euskara eta Literatura
  • Atzerriko Hizkuntza
  • Matematika
  • Erlijioa edo balio sozial eta zibikoak (aukerakoa).

MAILAZ IGAROTZEA

Ikasleek oinarrizko konpetentziak eta heldutasun-maila egokia lortu badituzte, hurrengo ziklora igaroko dira. Gainditu gabeko irakasgaiak dituztenak ere igaro daitezke horrela erabakitzen bada.

Lehen Hezkuntzako maila ez badu igarotzen, ikasleak beste ikasturte bat egingo du maila berean. Lehen Hezkuntza osoan neurri hori bitan baino ez da hartuko.