zanbuka_bn

ZANBUKA GURASO ELKARTEA

Getariako Herri Eskolako ikasle , gurasook osatzen dugu Guraso Elkartea.

Gure helburu nagusia eskola bizitzan PARTE hartzea da, ahal dugun neurrian geure laguntza eskainiz eta ekarpenak eginez, gure haurren eskolatzea ahalik eta onena izan dadin. Horregatik, Eskola Kontseiluan eta Eskola Kirola batzordean parte hartzen dugu, eskola barru eta kanpoko ekintzak antolatzen ditugu, eskolaren laguntzarekin edo udaletxearekin elkar lanean, ekitaldiak antolatzen ditugu…

Elkartea zabala eta irekia da. Zuek denok parte hartzea nahiko genuke eta erraza duzue: alde batetik,  urteko kuota ordainduz eta  bestetik, hori bezain garrantzitsua edo gehiago, gure ondoan lan eginez.

Zuen kezkak helaraztea gustatuko litzaiguke, ideak edo/ta ekarpenak, guretzako oso baliagarriak izango lirateke. Zuen telefono zenbakiarekin edo e-mail bidez harremanetan jarriko ginateke ahal den denbora laburrenean.

HAUR, IRAKASLE, GAINONTZEKO LANGILE ETA GURASOEN ESKU DAGO ESKOLA HOBETZEA

Guraso Ellkartearekin harremanetan jartzeko erabili posta hau:

zanbukagurasoelkartea@gmail.com

 

ESTATUTOAK

Guraso Elkarteko kide bakoitzaren kargua

LEHENDAKARIA: MAIALEN BERAZADI

LEHENDAKARI ORDEA: NORA AZKUE

IDAZKARIA: AINHOA URANGA

KONTABILITATEA/DIRUZAINAK:  BEGOÑA IBARBIA

BAIKARAKO ORDEZKARIAK:    ELENE KEREXETA, AINERE TOLOSA

KIROLETAKO ORDEZKARIA: JOSU MUGIKA

BEHATOKIA ETA BIZIKIDETZAKO ORDEZKARIA: MARIA GONZALEZ, MAIER LEON

KULTURAKO ORDEZKARIAK:  ARITZ ARANBURU

BATZORDE IRAUNKORREKO ORDEZKARIAK:  MAIALEN BERAZADI, NORA AZKUE, JOSE LUIS ARANGUREN

ZAINTZA ZERBITZUKO ARDURADUNA: MARIA GONZALEZ

WEB ORRIAREN KUDEATZAILEAK: MARIA LARRAZABAL ETA MARIA GONZALEZ

 

Guraso elkarteak urtean zehar egiten dituen jarduerak 

IkastaroakPatinajea, Bela, Igeriketa,piraguismoa.
KirolaKiroletako koordinatzailearen kudeaketa.
FestakSanto Tomas, Olentzero, Inauterietako txokolatada, Eskolako Festa
Zaintza Zerbitzua

Eskola Orduz kanpoko zaintza zerbitzuaren kudeaketa.
Ordutegia: 07:30-09:00

Aldizkako zerbitzua ere eskeintzen dugu.

Harremanetarako telefono zenbakia: 626055059

Beste ekintza batzukHerrian ospatzen diren festa ezberdinetan parte hartu.
Behatokian ikasleekin batera taldekako lanak egin