ZANBUKA GURASO ELKARTEA
Getariako Herri Eskolako ikasle , gurasook osatzen dugu Guraso Elkartea.
Gure helburu nagusia eskola bizitzan PARTE hartzea da, ahal dugun neurrian geure laguntza eskainiz eta ekarpenak eginez, gure haurren eskolatzea ahalik eta onena izan dadin. Horregatik, Eskola Kontseiluan eta Eskola Kirola batzordean parte hartzen dugu, eskola barru eta kanpoko ekintzak antolatzen ditugu, eskolaren laguntzarekin edo udaletxearekin elkar lanean, ekitaldiak antolatzen ditugu…
Elkartea zabala eta irekia da. Zuek denok parte hartzea nahiko genuke eta erraza duzue: alde batetik, urteko kuota ordainduz eta bestetik, hori bezain garrantzitsua edo gehiago, gure ondoan lan eginez.
Zuen kezkak helaraztea gustatuko litzaiguke, ideak edo/ta ekarpenak, guretzako oso baliagarriak izango lirateke. Zuen telefono zenbakiarekin edo e-mail bidez harremanetan jarriko ginateke ahal den denbora laburrenean.
HAUR, IRAKASLE, GAINONTZEKO LANGILE ETA GURASOEN ESKU DAGO ESKOLA HOBETZEA
Guraso Ellkartearekin harremanetan jartzeko erabili posta hau:
zanbukagurasoelkartea@gmail.com
Guraso Elkarteko kide bakoitzaren kargua
LEHENDAKARIA: Nahia Iturbe
LEHENDAKARI ORDEA: Nora Azkue
IDAZKARIA: Ainhoa Uranga
KONTABILITATEA/DIRUZAINAK: Libe Iribar
BAIKARAKO ORDEZKARIAK: Melani Aranguren eta Ainere Tolosa
KIROLETAKO ORDEZKARIA: Josu Mugika eta Ainara Malmasoro
BEHATOKIA ETA BIZIKIDETZAKO ORDEZKARIA: Maier Leon eta Agur Miren Mugerza
KULTURAKO ORDEZKARIAK: Anuska Esnaola
BATZORDE IRAUNKORREKO ORDEZKARIAK: Nahia Iturbe , Nora Azkue, Jaione
ZAINTZA ZERBITZUKO ARDURADUNA: Libe Iribar
WEB ORRIAREN KUDEATZAILEAK: Maria Larrazabal
Guraso elkarteak urtean zehar egiten dituen jarduerak |
|
Ikastaroak | Patinajea, Bela, Igeriketa,piraguismoa. |
Kirola | Kiroletako koordinatzailearen kudeaketa. |
Festak | Santo Tomas, Olentzero, Inauterietako txokolatada, Eskolako Festa |
Zaintza Zerbitzua |
Eskola Orduz kanpoko zaintza zerbitzuaren kudeaketa. Aldizkako zerbitzua ere eskeintzen dugu. Harremanetarako telefono zenbakia: 626055059 |
Beste ekintza batzuk | Herrian ospatzen diren festa ezberdinetan parte hartu. Behatokian ikasleekin batera taldekako lanak egin. |