2018-09-04

Iturzaeta Herri Eskolako ikasleek irailaren 7an emango diote hasiera 2018-2019 ikasturteari. Aurten zuzendaritza talde berria izango du Eskolak: Nagore Etxabe zuzendari, Ane Zubia ikasketa buru eta Monika Aranburu idazkari lanetan arituko dira.

Ikasturte honetan 239 ikasle izango ditu Herri Eskolak, horietatik 104 Haur Hezkuntzan eta 135 Lehen Hezkuntzan.

 

2 urtekoen gelan 23 haur matrikulatu dira, eta, beraz, bi gela osatu dira. 3 urtekoen gela bakarra izango da, eta 4 eta 5 urtekoen bina gela.

Lehen Hezkuntzari dagokionez, LH1 eta LH3n bina gela eta LH2, LH4, LH5 eta LH6an bana izango dira.

Lehenengo egunetan goizez ibiliko dira haurrak, 09:00etatik 13:00etara eta irailaren 13tik aurrera goiz eta arratsaldez hasiko dira. Jangela zerbitzua berriz, astelehenean, irailaren 10ean, hasiko da.

 

Zuzendaritzak, klaustroa osatzen duten irakasle guztien izenean, eskerrak eman nahi dizkie aurreko ikasturtea bukatu ondoren auzo-lanean Eskola margotzen eta apaintzen jardun zuten guztiei “Deialdia egin genuen eta erantzun ezin hobea jaso genuen. Hasiera batean HHko lau gela margotzea zen gure helburua, baina uste baino jende gehiago bildu ginen eta sarrera ere egin genuen. Eskerrik asko guztiei”. Sarreran, familientzako gune bat ere jarri dute, gurasoek erabili dezaten harrera aldian, bileretarako zain daudenean…

Iturzaeta Herri Eskola
telefonoa943.140.729
helbidea
Sahatsaga 16, 20808 GETARIA
Harremanetarako

Kokapena
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika