2018-03-22

 

PADDY REKALDE Euskal idazlea eta poeta.

-Otsailaren 26an etorri zen eta 5-6.mailako ikasleek hartu zuten parte.

-Irakurketa plan bat eskolan lantzen dugu eta ekintzetako bat da liburu bat irakurtzea. Liburu zerrenda aztertu ondoren, egokia iruditu zitzaigun Kartoizko Kaja liburua ikasleekin irakurtzea.

-Urtero eskatzen dugu Idazlea Eskolan bisitan izatea, baina aurten tokatu zaigu.

-Elkarrizketa bat egin genion aurrez prestatuz.

-Idazleak liburuak idazteko bere estrategiak azaldu zizkien ikasleei.

-Gure ikasleek ere ipuin leihaketara ipuin bat aurkeztu behar dutenez, egokia iduritu zitzaigun berarekin ariketa bat egitea. Kaxa batean, ikasleei bururatutako hitz eta adjektibo ezberdinekin osatutako txartelak sartu genituen eta Paddyk ateratako lau txartelekin ipuin bat asmatu behar zuen.

-Gustora baloratu zuten ikasleek ekintza.

Iturzaeta Herri Eskola
telefonoa943.140.729
helbidea
Sahatsaga 16, 20808 GETARIA
Harremanetarako

Kokapena
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika