2018-09-25

Datorren ostegunean, irailaren 27an, Donostiako Zinemaldia dela eta, Lehen
Hezkuntzako ikasleak PADDINGTON 2 filma ikustera goaz.

     IRTEERA: 9:00etan ESKOLAN
     ITZULERA: 16:00etan ESKOLAN (1-2 mailak)
                            16:00etan FRONTOIAN (3-4-5-6 mailak)

Pelikula ikusi ondoren 1. eta 2. mailakoak Oriora joango gara autobusez.
3.mailatik 6. mailara bitartekoak, berriz, oinez Zarauzko Zubi-ondotik Getariara.
Guraso Elkartearen laguntzari esker, irtenaldia doan izango da Zanbukako
bazkideentzat, besteei 5€ kobratuko zaie kontutik.

OHARRA: egun osorako ekintza denez hamaiketakoa, bazkaria eta ura eraman behar dute. 

 

Paddington dagoeneko zoriontsu bizi da Brown familiarekin Windsor Gardensen, eta komunitateko kide maitea da han, edonora doala ere poza eta marmelada banatzen baititu. Luci izeba maitearen ehungarren urtebetetzerako opari ezin hobearen bila, trokelatutako liburu bitxi bat aurkituko du Gruber jaunaren antzinako gauzen dendan, eta erosi ahal izateko lantxo batzuk egiten hasiko da Paddington. Baina liburua lapurtzen dutenean, Paddingtonek eta Brown familiak aurkitu beharko dute lapurra nor den…

2018-09-20

kaixo!

Zanbuka Guraso elkartetik idazten dizuegu.

2018/19 ikasturtea hasi da eta honekin batera Zanbukako kide berriak aurkitzeko garaia dator.

Lan egiteko gogoz bazaude eta ideia berriak ekartzeko asmoz zure zain gaude!!!

Denok gara Zanbuka, beraz animatu.

Zalantzarik izan ezkero 615708145era deitu edo zanbukagurasoelkartea@gmail.com helbidera idatzi.

Eskerrik asko!

2018-09-04

Iturzaeta Herri Eskolako ikasleek irailaren 7an emango diote hasiera 2018-2019 ikasturteari. Aurten zuzendaritza talde berria izango du Eskolak: Nagore Etxabe zuzendari, Ane Zubia ikasketa buru eta Monika Aranburu idazkari lanetan arituko dira.

Ikasturte honetan 239 ikasle izango ditu Herri Eskolak, horietatik 104 Haur Hezkuntzan eta 135 Lehen Hezkuntzan.

 

2 urtekoen gelan 23 haur matrikulatu dira, eta, beraz, bi gela osatu dira. 3 urtekoen gela bakarra izango da, eta 4 eta 5 urtekoen bina gela.

Lehen Hezkuntzari dagokionez, LH1 eta LH3n bina gela eta LH2, LH4, LH5 eta LH6an bana izango dira.

Lehenengo egunetan goizez ibiliko dira haurrak, 09:00etatik 13:00etara eta irailaren 13tik aurrera goiz eta arratsaldez hasiko dira. Jangela zerbitzua berriz, astelehenean, irailaren 10ean, hasiko da.

 

Zuzendaritzak, klaustroa osatzen duten irakasle guztien izenean, eskerrak eman nahi dizkie aurreko ikasturtea bukatu ondoren auzo-lanean Eskola margotzen eta apaintzen jardun zuten guztiei “Deialdia egin genuen eta erantzun ezin hobea jaso genuen. Hasiera batean HHko lau gela margotzea zen gure helburua, baina uste baino jende gehiago bildu ginen eta sarrera ere egin genuen. Eskerrik asko guztiei”. Sarreran, familientzako gune bat ere jarri dute, gurasoek erabili dezaten harrera aldian, bileretarako zain daudenean…

2018-06-18

Gogoratu, eskola ordutegia, ekainak 18 – 22 jardunaldi trinkoa izango dutela, hau da 9etatik 13ra.

2018-06-11

Kaixo!

Etorri, etorri!! diote eskolako haurrrek. Gure laguntza behar omen dute eskola margotzeko. Guraso elkarteak ere laguntza eskatzen dizue eskola guztiok osatzen bait dugu!

Auzolanean eskolako lau gela margotzea bururatu zaigu eta horretarako bolondresak behar ditugu. Udaletxeak materiala ordainduko digu, eta guk eskulana jarri behar dugu.

Ekainaren 25 arratsaldean hasiko gara eta apuntatzen den jendearen arabera taldeak eta egunak zehaztuko ditugu. Horretarako ekainaren 20rako apuntatu zaitezte mesedez maila bakoitzeko watsap taldean. Arduradunekin harremanetan jarriko gara jende kopurua jakiteko.

Zaintza zerbitzua egongo da.

Animatu!!!!

2018-05-31

Famili agurgarriak:

     Ekainaren 15ean eskolako festa ospatuko dugu. Eskolako emanaldiaren ondoren haurrentzat merienda, puzgarriak eta apar festa egongo dira. Ondoren, familia guztiarentzat afaria eta musika DJ Aros-ekin. Aurtengo menua eta prezioa honakoak izango dira:

Helduak: Ensalada mixta

Haurrak: Kroketak

                     Txerri kostila eta oilaskoa

                     Hanburgesa eta oilaskoa

                     Pasteltxoak eta kafea

                     Izoskia

                     Ura, ardoa sagardoa txotxetik 

                     Ura eta freskagarriak

Prezioa: Bazkideak 15 euro (helduak)

Prezioa: Bazkideak 11 euro (haurrak)

Prezioa ez bazkideak: 22 euro (helduak)

Prezioa ez bazkideak: 15 euro (haurrak)

     

     Afarirako txartelak erosteko hiru egun izango dituzue aukeran:

Maiatzaren 30 eta 31 (Asteazkena eta Osteguna) eta Ekainaren 1 (Ostirala) Eskolako sarreran izango gaituzue 15´45etatik aurrera

Animatu!!!

Iturzaeta Herri Eskola
telefonoa943.140.729
helbidea
Sahatsaga 16, 20808 GETARIA
Harremanetarako

Kokapena
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika