2019-04-05

Familia agurgarria:

Jakingo duzuen bezala, abiatu da 21. KORRIKA, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia. Getariara apirilaren 12an iritsiko da, 12:25 inguruan, eta guretzat ere egun berezia izango da.

10:45ean Korrika Txikia abiatuko da Eskolatik. Lehen Hezkuntzako 3.zikloko ikasleek emango diote hasiera eta bidean, beste zikloetako ikasleak batuko zaizkie. Ibilbide hau jarraituko du Korrika Txikiak: Eskola – Erruera – Herrerieta – Elkano – Katrapona – Kale Nagusia – Plaza.

Plazako ekitaldiaren ondoren, 2 aukera egongo dira:

  1. 12:00etan ikasleak Berdura Plazan jasoko dituzte familiek. Hauek, Korrika handian parte hartu ahal izango dute familiakoen ardurapean. Horretarako baimena ekarri beharko duzue sinatuta.
  • Gainontzeko ikasleak Piraten Parkera igoko dira, talde bakoitza bere tutorearekin. 12:30ean Piraten Parkean jaso beharko dituzue zuen seme-alabak.

*HH2-koak Eskolan jasoko dituzte familiek 12:25ean.

Jangelan geratzen diren haurrek ez dute inolako aldaketarik izango.

Autobus zerbitzua erabiltzen dutenek ere, autobusa Eskolan bertan hartuko dute.

Arratsaldeko saioak 14:30etatik 16:00etara ohi bezala egingo dira.

Agur bero bat

ITURZAETA Herri Eskola

Iturzaeta Herri Eskola
telefonoa943.140.729
helbidea
Sahatsaga 16, 20808 GETARIA
  • Kokapena
    Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika